es     euskera   en
 
 
 
                                       (Vitoria-Gasteiz, 1957)
Vitoria-Gasteizen bizi da, eta bertan egiten du lan.

Pintura-jarduera eta pintura-ekoizpena da Iñaki Cerrajeríak bere lanari heltzeko garaian planteatzen duen galdera nagusia, pintatzeari buruzko galdera, azken batean.Bere margolanek aurrez finkatu gabeko espazioak taxutzen eta eratzen dituzte, eta obrari behin-behinekotasun eta ausazkotasun nabarmena ematen dioten formatu anitzeko konposizio heltzen diete. Jolasa eta zoria direla medio, pintura-elementuen sail bakoitza zabalgarria eta aldakorra da, bai material, neurri eta koloreei dagokienez, baita banaketa espazialari dagokionez ere; eta horri esker, bere pinturak aurrez aurrekotasuna hausten du eta hautemate-mugarik gabe ageri da. Cerrajeríaren pinturan, hainbat formatutako taldeetan antolatuta daude elementuak, eta harreman kontzeptualak eta adierazpen-iradokizunak eratzen dira pinturaren, argazkiaren eta beren arteko hutsaren artean. Horrela, garrantzi handiko faktore bat gehitzen du bere lanetan: instalazio-izaera, eta ez erakusketan soilik, baita exekuzio-prozesuetan ere. Keinurik, zentraltasunik gabeko pintura: ekonomia, neurrizkotasuna, baliabide materialen eta adierazpenezkoen banaketa, etab. Azken batean, pinturaren egitea-desegitea.